XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. Inbertsioak Bizkaiko lurraldean gauzatzeaz gainera, lehen aldiz erabiliak izan daitezen edo funtzionamenduan sar daitezen eta gainontzekoei lagata egon ez daitezen aktibo finko berriak eskuratzeari egoki beharko zaizkio.

7. Inbertsio-gai den faktura bakoitzaren zenbatekoak, Balio Erantsiaren Zerga kenduta, ehun mila pezetatik (100.000) gorakoa, hau da, seiehun eta bat koma bat (601,01) eurotik gorakoa izan beharko du.

8. Egitate subentzionagarriari datxezkion inbertsioak karga ditzaten zergak ez dira inolaz ere subentzionagarriak izango.

9. Halaber, egitate subentzionagarritzat joko dira subentzionatuta dauden proiektuen azterketari, jarraipenari eta laguntzari zuzentzen zaizkien BEAZ, S.A. erakunde kudeatzailearen aholkularitza zerbitzuak.

7. artikulua.- Onura orokorrak

A) Inbertsioen ziozko prima

1. Honako kapitulu honetara bilduriko onurak enpresa bakoitzeko hiru milioi pezeta (3.000.000) edo hamazortzi mila eta hogeita hamar koma hogeita hamasei (18.030,36) eurorainoko oinarrizko prima batetan gauzatzen dira, proiektuek hamar milioi (10.000.000) pezeta edo hirurogei mila eta ehun eta bat koma hogeita bat (60.101,21) eurotik gorako inbertsioa dutenean, aurreko artikuluan zehaztutako egitate subentzionagarritzat jotzen denaren arabera, prima honek itzuli behar ez den dirulaguntzako izaera izango duelarik.

6. artikuluan, 3. atala, xedaturikoaren arabera, 220 eta 221. Epigrafeen batuketak ez du bi milioi eta bostehun pezeta (2.500.000) edo hamabost mila eta hogeita bost koma hogeita hamar (15.025,30) euroko inbertsio subentzionagarria gaindituko.

2. Aipaturiko oinarrizko prima honi bi milioi pezetarainoko (2000.000) edo hamabi mila eta hogei koma hogeita lau (12.020,24) eurorainoko prima gehigarriak gehitu ahal izango zaizkio, inbertsioek, egitate subentzionagarria aurreko artikuluan zehazten denaren arabera, hurrengo mugok gainditzen dituzten neurrian:

a) Hogei milioi pezeta (20.000.000) edo ehun eta hogei mila eta berrehun eta bi koma berrogeita bi (120.202,42) euroko inbertsio subentzionagarria: prima gehigarri bat. Kasu honetan, 220. eta 221. epigrafeen batuketak ez du bost milioi pezetako (5.000.000) edo hogeita hamar mila eta berrogeita hamar koma hirurogeita bat (30.050,61) euroko inbertsio subentzionagarria gaindituko.

b) Hogeita hamar milioi pezetako (30.000.000), ehun eta laurogei mila eta hirurehun eta hiru euroko, hirurogeita hiru (180.303,63), inbertsio subentzionagarria: bi prima gehigarri.

Kasu honetan,. 220 eta 221. epigrafeen batuketak ez du zazpi milioi eta bost ehun mila pezetako (7.500.000), berrogeita bost mila eta hirurogeita hamabost euroko, larogeita hamaika (45.075,91) inbertsio subentzionagarria gaindituko.

3. Honako kapitulu honen xede diren primen gehienezko zenbatekoa enpresa bakoitzeko zazpi milioi pezetakoa (7.000.000), hau da, berrogeita bi mila eta hirurogeita hamar koma larogeita bost (42.070,85) eurokoa izango da.

Primak ezin izango du, inolaz ere, sozietatearen kapital ordainduaren %50 gaindituko.

B) BEAZ, S.A.ren aholkularitza.

BEAZ, S.A. erakunde kudeatzailearen aholkularitzagatiko gastuen %100eko dirulaguntza, 6. artikuluko 9. epigrafean adierazitakoaren arabera, eta Enpresen Sorkuntzarako Egitasmoan onartutako proiektuetarako.

Dirulaguntza honen gehienezko zenbatekoa onartutako proiektu bakoitzeko bostehun mila pezetakoa (500.000), hiru mila eta bost eurokoa, sei (3.005,06) izango da.

II ATALA. XEDAPEN ERKIDEAK

8. artikulua. Emakidaren araubidea: elkarlehia

1. Araudi honetan ezarritako baldintzen arabera, Enpresen Sorkuntzarako Egitamuan egiletsiko diren dirulaguntzak eta bestelako laguntzak elkarlehiaren bidez zertuko dira.